Agerikoa da aisialdiko kirolak eta jarduera fisikoak egungo eta lehengo gizarteetan
duten eta izan duten pisua eta garrantzia (Nobert, E. eta Dunning, E. 1992) .Gainera, aspaldi xamar frogatuta dago aisialdi aktibo bat izateak pertsonari dakarzkion onurak, osasunari eta egoera psiko-sozialari dagozkionak. (Monteagudo, M.J. eta Puig, N. 2000).
Bi baieztapen horiek bultzatuta aukeratu dugu aisaldian ekitea, hain juxtu ere, euskal pilota eta aisialdia elkartuz, blog erabilgarri bat sortzea dugu helburu.
Sarea arakatuz gero, badaude pilota federatuaren inguruko web guneak eta, batez ere, eskuzko pilota profesionala jorratzen dutenak. Hortxe ditugu, www.aspepelota.com, www.asegarce.com edo www.manista.com bloga bera ere. Pilota federazioen web guneak ere edonork ditu eskura.
Hala ere, sarean hutsune nabarmena aurkitu dugu aisialdiari dagokionez eta harrigarri xamarra egin zaigu zenbat jendek praktikatzen duen jakinda. Ziurrenik aurkitu ditugun proiektu interesgarrienak, Emakumea pilotari proiektua eta Ikastolen Elkarteak Oionen antolatzen dituen pilotari lotutako udalekuak izan dira. Batez ere, Emakumea pilotari hartu dugu oinarri, helduen aisialdian eragiten duelako.
Pilota zaleen txoko hau, aisialdiko pilota ez-federatura bideratuta dago eta proeiktu pilotu gisa, Donostia hartu du hasierako kokagunetzat. Guri askotan pasa zaigu pilotan jokatu nahi eta ezina, frontoi libreak aurkitzeko edo laukotea osatzeko izan ditugun zailtasunengatik, adibidez. Horrelako arazoei erantzun nahian, hauexek dira blogaren helburuak:
- Donostiako asialdiko pilota indartzea.
- Pilota aritzeko instalazioen, hauen ordutegien eta txapelketa herrikoien berri ematea, hala nahi duen pilotazaleari.
- Erabiltzaileak berak bloga aberasten laguntzea (frontoiak edo txapelketak erantsiz, esaterako) eta bera ere proiektuaren parte bihurtzea.
Beraz badakizu, pilotazale, ez daukazu aitzakiarik pilotan ez aritzeko. Hasi jokatzen!
Bibliografia
- Nobert, E. eta Dunning, E. (1992). Deporte y Ocio en el Proceso de la Civilización. Madrid: Fondo de Cultura Económica.
- Monteagudo, M.J. eta Puig, N.(2000). Ocio y Deporte. Un Análisis Multidisciplinar. Bilbao: Universidad de Deusto.
1- Ebaluazio Irizpideak:
ResponderEliminar-Bi informazio iturri darabiltza: artikuluak eta instalazioetara egindako bisitak (Oso Ongi).
-Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere (Oso Ongi).
-Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da (Nahiko Ongi).
-Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagokien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu (Oso Ongi).
-Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
-Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua (Bikaina).
-Ez du inolako ortografia akatsik (Bikaina).
2-Gaia Nola Jorratu da:
Oso gai interesgarria dela uste dut. Askotan denok buruan eduki dugun gai bat delako; zein frontoietara jolastera joan baten bat okupatuta dagoenean, pertsona gutxi bagara zeini deitu jokatzeko, … Beraz, oso interesgarria iruditu zait bloga, gainera mailaka ere desberdinduta daudelako partaideak.
Beraz, bilatzen duten helburua betetzen dutela uste dut, gainera oso erabilgarria dela esango nuke; batez ere Donostialdeakoentzat.
Bestalde, ez dakit jendeak bere datu pertsonalak emateko hainbesteko erraztasuna izango duenik. Gehien bat telefono zenbakia jartzea nahiko arriskutsua izan daiteke, beraz, alde horretatik beste zerbaiten bidez kontaktatzea sortu beharko zen; edota beste modura egin.
Baina orokorrean, jendeari erraztasunak emateko denbora librean euskal pilota praktikatzeko helburua betetzen du blogak.
3-Beste Artikuluren Bat:
Euskal pilota aisialdian oso gai zehatza da eta bibliografian ez dut artikulurik aurkitu. Hala ere, beraiek sarreran aisialdian egindako jarduera fisikoa osasunarekin, gizartearekin eta egoera psiko-sozialarekin erlazionatzen dute.
Horregatik nik gai horrekin lotutako beste artikulu bat aurkitu dut. Jarduera Fisikoak eta Kirolak dituzten onurei buruz hitz egiten duena; eta sedentarismoaren kalteez.
Cenarruzabeitia, J. J., Hernández, J. M., & Martínez-González, M. A. (2003). Beneficios de la actividad física y riesgos del sedentarismo. Med Clin (Barc),121(17), 665-672.
Ondorioz, nire nota ondorengoa da: 8.
Ander Sanchez
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
ResponderEliminar• Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza eta Horrez gain, instalazioetan egon dira eta eskuratutako dokumentuak oso interesgarriak dira.(OSO ONDO)
• Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da. (BIKAIN)
• Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da. (OSO ONDO)
• Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (OSO ONDO)
• Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. (OSO ONDO)
• Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua. (BIKAIN)
• Ez du inolako ortografia akatsik. (BIKAIN)
EDUKIA (gaia)
Blog hau irakurri dudanetatik originalena iruditu zait, dudarik gabe. Oso blog herrikoi eta baliagarria iruditzen zait edozein pilota topaketa antolatzeko eta batez ere, hiritarren artean harremanak sustatzeko. Frontoien gidarena eta kontaktuena tresna oso praktikoak dira eta txapelketa herrikoien zerrendarena zer esanik ez. Tarteka, txapelketa herrikoien inguruko bideo, elkarrizketa, argazki zein pasarteak sarean zintzilikatzeak, atari honi bizitasuna eman diezaioketela deritzot.
Ea zortea lagun duzuen eta telefonoa gelditu gabe joka dabilen!
KALIFIKAZIOA
Nire kalifikazioa 9koa da. Zorixonak mutilak, lan originala ta ona
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
ResponderEliminar-Bi informazio-iturri darabiltza
-Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
-Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
-Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
-Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
-Ez du inolako ortografia akatsik.
2-GAIA (EDUKIA):
Asko gustatu zait blog honen asmoa eta ideia, izan ere euskal pilotan ibiltzen garen guztioi noizbait pasa izan zaigula uste dut frontoi bila ibili beharra. Hasteko Donostian dauden frontoien informazioa izateak, Donostiar asko harrituko dituela uste dut, ziur bainago ez zekitela bazirenik ere hauetako asko eta bestetik txapelketa herrikoiena asko gustatu zait. Txapelketa hauek sustatzeko eta indarra hartzeko blog polita iruditzen zait, antolatzaileentzat ere oso interesgarria.
3-KALIFIKAZIOA
Nire nota: 8.5
Iraitz Olaetxea
Ebaluazioa irizpideak
ResponderEliminar- Bi informazio- iturri darabiltzate (oso ongi)
- Garatutako edukia egindako galderaren araberako da, eta atal guzti hauei erantzuten diote, nahiz ta batzuk sakontasun handirik gabe(oso ongi)
-Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira,baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu(oso ongi)
-Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua
-Talde lana izan da:nahikoa ebidentzia ikusi dira
Gaia (edukia)
Ideia oso ona, errendimendutik aldendutakoa, origanala baina aldi berean oso praktikoa eta erabilgarria. Gure gizartean ain modan dagoen aisialdiaren eskaerari erantzun bate ematen diona, eta aldi berean euskal pilota eta orokorrean frontoian jolasten diren jokamolde ugari, edozein motatakogazteei zuzendua. Donostiako frontoien informazioa ere oso erabilgarria iruditzen zait. Duda bakarra txapelketen kontuarekin sortu zait, aisialdia eta txapelketa(nahiz eta herrikoia izan) ez dakit aldi berean joan daitezken, ala ere lehiakortasuna sustatzea aproposa iruditzen zait gazteak frontoiari engantxatzeko.
Kalifikazioa
8.5
xabier rodriguez santesteban
Ebaluazio irizpideak:
ResponderEliminar- Bi artikulu zientifiko eta instalazioetara eginiko bixitak erabili dira informazioa lortzeko.
- Frontoien egoeraz eta kokapenaz gain, funtzionamendurako aukera eskaini digute. Jokalarien mailaren araberako datuak bilduz eta hauekin kontaktatzeko aukera emanaz. Aisirako aukera ona.
- Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.
- Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
- Talde lan eskasa: ebidentzia gutxi aurkeztu dira.
- Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
- Ez du inolako ortografia akatsik.
Gaia: Nori zuzendua dagoen ondo azaltzen da eta gainera ideiaren originaltasuna azpimarratzekoa da. Horrelako ideia batek izugarri lagunduko luke pilotan jokatu nahi duen jendea elkartzen. Baliabide ezinhobea. Pilotan jokatzeko grina duen jendea faltako litzaiguke, bilatzen hastea kontua.
Kalifikazioa: 8,5
JON AZALDEGI LAKUNTZA
1.- Ebaluazio irizpideak:
ResponderEliminar- Hiru informazio iturri baino gehiago erabiltzen dituzte, gainera informazio hau iturri desberdinetatik eratorriak; webguneak, artikuluak, liburuak... = (bikain)
- Garatutako edukia egindako galderari zuzen erantzuten dio, bai instalazioen informazioa azalduz eta baita jokatzeko aukerak azalduz. Hala ere, sakontasun falta dago hainbat puntuetan. = (Oso ongi)
- Erabilitako IKTa oso egoki eta erakargarria bihurtzen da, lekuetako argazkiak azalduz eta Donostiko mapa jarriz. = (Bikain)
- Blogaren ordena sinplea da baina egoki egina, baina xehetasun gehiago egin zitekeen = (Oso ongi)
- Talde lana dela argi ikus dezakegu = (Bikain)
- Hizkuntza oso egoki eta erakargarria da, ortografiaren akatsik egon gabe = (Bikain)
2.- Gaia:
Ideia oso originala eta beraiek dioten bezala, gizartean dagoen hutsune bat betetzeko tresna erabilgarria izan daiteke. Jendea tresna hau garatu ezkero, oso blog erabilgarria izan daiteke eta etorkizuna ikusten diot. Hala ere, zaila ikusten det jendea blogean buru belarri egotea. Honetaz gain, Donostiarra izanda, asko lagunduko dit frontoien gida hau, beti frontoi berdinak ezagutzen ditut eta honi esker okupatuta daudenean beste aukera asko daudela ikasi det, oso baliagarria.
3.- Kalifikazioa
Bikain = 9
4.- Izen abizenak
Iker Mendiluze